MÁSTER-HIDRÓGENO

OHOREZKO MATRIKULADUN ikasleak

Gaur aintzatespen berezia egin diegu ikasturtea “Ohorezko matrikularekin” amaitu duten Batxilergoko 2. mailako ikasleei. Aurten 9 ikaslek lortu dute errekonozimendua: Adrián Curto, Noa de la Varga eta Laura Reina (2. BC A), Yeray Alcalá eta Lucía López (2. BC-B), Ane Lusa eta María Nazabal (2. BC-C) eta Aitana Celada eta Irati Pérez (2. BC-E).

 

Oso pozik daude, baina, aldi berean, nerbioekin dabiltza USE beldurgarria prestatzen, nota altua behar dute eta nahi dituzten graduetara iristeko. Adrianek eta Laurak Ingeniaritza Industriala ikasiko dute, Luciak Antolaketa Industrialeko Ingeniaritza, Noak arkitektura, Yerayk gradu bikoitza ikasiko du Matematikan eta Ingeniaritza Informatikoan, Aitanak Psikologia, Anek Biomedikuntza eta Maria eta Iratik Medikuntza ikasi nahi dute. Argi dagoena da guztiek nahi dutena ikasi ahal izango dutela eta nahi dutena izango direla, langile finak baitira.

ZORIONAK!!!!

 

Horien artean, Irati, Lucia eta Anek DBHa ere gure ikastetxean ikasi zuten.

 

Leave a comment