MÁSTER-HIDRÓGENO

Somorrostro Heziketa Zentroak Antonio Menchaca Fundazioak ematen duen Elkartasunaren Saria jaso du

Bilboko Antonio Menchaca Fundazioaren Elkartasun Sariek “Aita Mari” etorkinen itsas erreskaterako ontzia, Begoña Aguirrezabal Luisa de Marillac elkartearen sortzailea, Aintzane Monteverde San Nicolás Zabalik elkarteko presidentea eta Somorrostro Heziketa Zentroa sarituko dituzte aurten.

Fundazioak gure ikastetxea saritu nahi izan du ikasleekiko elkartasun-programengatik. Sarien helburua «elkartasunaren eta gizarteratzearen arloan lan nabarmena egin duten pertsonei edo kolektiboei aintzatespen publikoa egitea» da.

Sariak banatzeko ekitaldi ofiziala, Bilboko Kale Nagusiko BBK aretoan azaroan egin ohi dena, ekainaren 20an izango da, Elkarte Filarmonikoan. Aurten Menchaca Fundazioak bere 50 urteak ospatuko ditu. 1974an sortu zuen Antonio Menchaca Careaga idazle eta filantropo bilbotarrak, Antonio Menchaca de la Bodega aitaren omenez.

Leave a comment