MÁSTER-HIDRÓGENO

2025/2026 ikasturtea hasi da Somorrostron

2025/2026 ikasturtea hasi da jada Somorrostro Heziketa Zentroan, inoiz baino indar handiagoz. Aurten 2.200 ikasle inguru ditugu heziketa arautuko 102 taldetan banatuta: 18 DBHn, 14 Batxilergoan eta 70 Lanbide Heziketan (10 oinarrizko mailakoak, 20 erdi mailakoak, 38 goi mailakoak eta 2 espezializazio kurtso).

Zifrek berez hitz egiten dute: 410 ikasle DBHn, 368 Batxilergoan eta 1.400 baino gehiago LHn. Hezkuntza-komunitate handia, ikasturte berriari ilusioz, energiaz eta elkarrekin hazten jarraitzeko konpromisoz ekingo diona.

Berrikuntza nabarmenen artean, azpimarratzekoa da Erquicia eraikin berrituaren inaugurazioa, zentroaren enblematikoenetako bat, modernizazio-prozesu baten ondoren gela bereziak dituen gune berritzaile bihurtu dena. Bertan kokatuko dira, ikasturte honetatik aurrera, Adimen Artifiziala eta Big Data espezialitateak eta Mantentze Industrialaren Digitalizazioa, goi-mailako beste ziklo batzuez gain. Erquiciak Muskizko “Energiaren hub” bihurtu nahi du etorkizunean, energia berriei lotutako proiektuak garatzeko funtsezko gunea.

Guzti honekin, Somorrostrok berrikuntzaren, kalitatezko prestakuntzaren eta etorkizuneko erronketara egokitzearen aldeko apustua indartu du, eta erreferente bihurtu da Euskadiko DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako hezkuntzan.

25/26 ikasturtea, beraz, erronkaz eta aukeraz beteta hasten da, gure ikasleei garapen akademiko, pertsonal eta profesionalean laguntzera begira.

Leave a comment