Matrikula eskaera egiteko azken eguna, datorren ikasturtean LHko heziketa-ziklo bat egin nahi baduzu. Informazio gehiago matrikulen egutegiari buruz esteka honetan
23/05/2025
LHko Aurrematrikulak (azken eguna)
18/05/2025
Euskelec 2025
Gure Somorallys taldeak Tknikak antolatutako EUSKELEC 2025 auto elektrikoen VIII. edizioan parte hartuko du. Ekitaldia maiatzaren 17an eta 18an izango da, Gasteizen, Andre Maria Zuriaren plazan eta Espainia plazan.
16/05/2025
Urratsak Eginez 2025
Batxilergoko 2. mailako ikasleen graduazio ekitaldia. Barakaldo Antzokia 18:00h
14/05/2025
Murillo de Gállego
DBHko 3. mailako ikasleek ikasturte amaierako “bizikidetza” hasiko dute Aragoiko Pirinioetan, Murillo de Gállegon.
09/05/2025
AIC – Automotive Intelligence Center
Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko goi-mailako zikloko 1.mailako ikasleek AICren instalazioak bisitatu dituzte Zornotzan
08/05/2025
Goi mailako eta espezializazio kurtsoen ate irekiak
Goi Mailako zikloak eta Espezializazio kurtsoak ezagutzeko Ate Irekien Jardunaldia. 17:00 Suberriko Areto Nagusia Esteka honetan eman dezakezu izena: https://forms.gle/dr6tdsa42M3bbFmV9
07/05/2025
Oinarrizko eta Erdi Mailako Ate Irekien Jardunaldia
Oinarrizko eta Erdi Mailako zikloak ezagutzeko Ate Irekien Jardunaldia 17:00 Suberriko Areto Nagusia Esteka honetan eman dezakezu izena: https://forms.gle/k72BszLuvijC7s886
06/05/2025
Sopuerta Abentura (Bertan behera utzi da)
Batxilergoko 1. A eta 1. Bko ikasleek jardunaldi dibertigarria izan dute Sopuertako tirolina-parkean








