Somorrostron oraindik gutxi entzuten den gai bati buruzko hitzaldi beharrezkoa bezain txundigarria hartzeko zortea izan dugu: bularreko minbizia gizonengan.
Hainbat heziketa-ziklotako eta Batxilergoko ikasleek Norberto Bilbao Muskizko Bularreko Minbiziaren Aurkako Elkarteko (ACCM) kidearen eta Mikel Reyes informatikari, nutrizionista eta kudeaketa emozionalean adituaren testigantzak entzun ahal izan dituzte. Biak atera dira bularreko minbizi batetik, eta beren esperientzia pertsonala partekatu nahi izan dute gure ikasleekin, diagnostikotik hasi eta suspertzeraino.
Norbertok eta Mikelek detekzio goiztiarraren eta auto miaketaren garrantzia azpimarratu dute, bularreko minbiziak sexuak ulertzen ez dituela eta gizon asko ezjakintasunagatik kontsultara berandu iristen direla gogoraraziz.
“Kasu batzuetan sintomak ez dira kontuan hartzen hilabeteetan, bularreko minbizia emakumeen gaixotasun esklusiboa dela pentsatzen delako”, adierazi zuten.
Diagnostikoaren osteko emozioen kudeaketaz ere hitz egin zuten, emozioei hitzak jartzeko beharraz — beldurra, amorrua, ziurgabetasuna — eta emozioekin bizitzen ikasteko moduaz, funtsezkoa izan bait daiteke gaixotasunari aurre egiteko.
Hitzaldian, gainera, María del Mar Vivanco doktoreak, biokimikaria eta CIC bioGUNE zentroko ikertzaile liderra, bularreko minbizi motak, arrisku-faktoreak, ikerketa biomedikoaren garrantzia eta diagnostiko-metodo eta tratamendu berrietan lortzen ari diren aurrerapenak azaldu zituen, hurbiletik eta didaktikoki.
Zalantzarik gabe, saioak arrastoa utzi du gure ikasleen artean, lekukotasun pertsonalak, zientzia eta osasun-hezkuntza uztartuz. Eskerrik asko bihotz-bihotzez Norberto, Mikel eta Maria del Mar-i ezagutza, itxaropena eta bizitza partekatzeagatik








