MÁSTER-HIDRÓGENO

Somorrostro, “Eleiza plazara” elizbarrutiko ekitaldi nagusian

Joan dan maiatzaren 17an, larunbata, Somorrostro Heziketa Zentroak “Eleiza plazara” azokan parte hartu eban, Barakaldoko BECen ospatu zan Bilboko Elizbarrutiaren 75. urteurreneko ospakizunen ekitaldi nagusian. Ekitaldi jendetsua izan zan, biziz betea, eta elizbarrutiko txoko guztietako 3.000 lagun baino gehiago bertaratu ziran.

Egun osoan zehar giro alai eta familiarra bizi izan zan, adin guztietarako jarduerekin: tailerrak, hitzaldiak, umeentzako jolasak, musika-emanaldiak, otoitz-guneak eta elizbarrutiko bizitzaren aberastasuna eta aniztasuna erakusten eban stand-gune zabala.

Somorrostro Ikastetxea, EBI (Elizbarrutiko Ikastetxeak) sareko gainerako ikastetxeekin batera, stand propio batekin egon zen. Stand horretan, gure hezkuntza-eskaintza eta ikastetxe kristauaren eredua ezagutarazi genituen, hezkuntza inklusiboan, pertsonen laguntzan eta aniztasunarekiko arretan oinarrituta. Hasierako Prestakuntzan (DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa) eta Enplegurako Prestakuntzan ibilbide profesional osoan egiten dugun lana aurkezten dugu.

Topaketez, ospakizunez eta itxaropenez beteriko eguna izan zan, eta adin guztietako pertsonek — jaioberrietatik hasi eta 96 urteko amametaraino — hainbat hamarkadatan eraikitako historia amankomuna eta etorkizuneko agerraldi barriak konpartitu ebezan, gaur elizbarrutiko alkartean bidea hasten daben haur eta gazteek ordezkatuta.

Somorrostrotik eskerrak eman nahi dizkiegu antolakuntzari eta standera hurbildu ziren pertsona guztiei interesa, gertutasuna eta gogo bizia erakutsi dutelako. Eskerrik asko eta zorionak Eleizbarrutiko 75. urteurrenagatik!

Leave a comment