MÁSTER-HIDRÓGENO

Más que un café – Kafea baino gehiago

Santander Responsabilidad Solidario eta Elizbarrutiko Caritasek, Lapiko Catering enpresarekin lankidetzan, proiektu berri bat abiaraziko dute gure zentroko kafetegian, elikadura aprobetxatzea eta enplegu inklusiboa sortzea helburu duena.

 

Joan den ekainaren 18an, Banco Santanderreko RSC taldearen, Bilboko Elizbarrutiko Caritaseko arduradunen eta gaur egun gure kafetegia kudeatzen duen Lapiko Cateringeko ordezkarien bisita jaso genuen. Bisitaren helburua ‘Más que un café – Kafea baino gehiago‘ proiektuak izango dituen instalazioak ezagutzea izan zen. Proiektu hau Bilboko Caritasek sustatu du eta Fondo Santander Responsabilidad Solidariak finantzatzen du.

Zentroko kafetegia berritzeko prozesuaren barruan, Lapiko Catering enpresak elikagaiak berraprobetxatzeko negozio-lerro berri bat jarriko du abian, eta horrek, aldi berean, behartsuentzako enplegu inklusiboa sortzea bultzatuko du.

 

Proiektuaren helburu nagusiak hauek dira: batetik, komunitatea kontsumo jasangarriarekin ohitzea, beren inguruneetan ikuspegi horren defendatzaile bihurtuz; eta, bestetik, hirugarren sektoreko enpresen produktu ekologikoak eta tokiko produktuak bideratzea, batez ere Gizartelur SL enpresarena, Gordexolan nekazaritza-ekologian txertatzeko enpresa, Bilboko Elizbarrutiko Caritasek sustatua.

Lapikok egunero kafetegian eta take away delakoan kontsumitzeko prestatutako jakiak eta platerak eskainiko dira, baita landare-kontserben eta bosgarren gamako plateren erakusketa eta merkaturatzea ere. Proiektua bat dator GJHekin eta Ekonomia Solidarioaren 6 printzipioekin.

Miren Ruiz, Somorrostro Heziketa Zentroko zuzendaritza-taldeko kidea, anfitrioi gisa aritu zen zentroko instalazioetara egindako bisitan. Bertan izan ziren Miguel López Valverde eta Ikerne Irulegui, biak Euskal Autonomia Erkidegoko Santander bankuko erakundeetakoak, bai eta Santander Asset Management erakundeko hainbat ordezkari ere, Noelia Lapoza, Erakunde Erlijiosoen Zuzendaritza, Elena Unzueta, Bilboko Elizbarrutiko Caritaseko zuzendaria, Enplegu eta Gizarte Ekonomiaren arloko Alicia Suso, Matxalen Somoza eta Jon Andoni Pérez eta Lapiko Catering enpresako gerentea, besteak beste.

Leave a comment