Kontseilariordetza LH
Lanbide Heziketan ezagutza berritzeko eta transferitzeko proiektuak egiteko laguntzen deialdia da hau.
Deialdi honen (2024) xedea da berrikuntza-proiektuak garatzea 2024-2025 ikasturtean. Proiektu horiek bat etorri beharko dute Lanbide Heziketako 6. Euskal Planarekin eta Euskal Hezkuntza Sistemaren Eraldaketa Digitalerako Planarekin.
Era berean, horietan eskuratutako ezagutza ikasleei, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako gainerako ikastetxeei eta enpresei, bereziki ETEei, transferitzeko aukera emango diete.
Aurten (2024 deialdia) Somorrostrok hainbat proiektutan hartuko du parte