MÁSTER-HIDRÓGENO

JANTOKI ZERBITZUA

Jantoki zerbitzua Arrigorriagako GASCA enpresak kudeatzen du. Ikastetxeko sukalde berrituari esker, 2018/2019 ikasturtetik aurrera janaria “in situ” egiten da.

 

foto-ESO-comedor

 

Eguneroko jantoki zerbitzua eskaintzen dugu DBHko ikasleentzat. Jantoki ordua monitore talde batek zaintzen du zerbitzu ona ziurtatzeko eta gainera, ikasleek eguneroko janaria ondo aprobetxatzen dutela bermatzeko. Hiru hilabetero txosten bat bidaltzen zaie familiei eta zerbait gertatuz gero, berehala ematen zaie gertakarien berri.

DBHko Koordinatzaile pedagogikoak dira zerbitzu honen arduradunak.

JANTOKIKO ORDUTEGIA

  • DBH: astelehen, astearte eta ostegunetan 13:10etatik 14:40ak arte

DBHko maila bakoitzean 250 ikasle baino gehiago daude zerbitzu hau erabiltzen dutenak.

Bazkaldu ostean atsedenaldia egiten da, monitoreek zaindua.

GASCA catering enpresak eskaintzen duen menuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, hurrengo estekan lor dezakezu: