Historia

FacebookTwitterGoogle+PinterestGoogle GmailTumblr

Somorrostro Elizbarrutiko Irakasguneak 1947ko otsailaren 3an hasi zuen bere jarduera, Aita Marcelo Gangoiti Urrutia buru zela, 30 ikasle eta hiru irakasle aritu ziren urte hartan.

Garai hartan, Nerbioi ibaiaren Ezkerraldea ekonomiaren susperraldia ari zen bizi izaten; ondo-ondoan zegoen Bizkaiko Meatzaldeko egoera ekonomikoa, aldiz,  nahiko ahulduta zegoen. Aita Marcelok, errealitate hura ikusita, Lanbide Eskola sortzea erabaki zuen, ikasleak Bizkaiko industria garapena bultzatzen ari ziren enpresa traktoreetan geroago langile-ikastun sar zitezen.

Aita Marcelok 1977ra arte Eskolako zuzendaritza eraman zuen laguntzaile talde aipagarri baten buru zelarik.

Hurrengo urtean, On Jesús Gurtubaik hartu zuen zuzendaritzaren ardura, sortzailea zenaren lanari zintzo eta irmo jarraiki; 1990ean Mikel Ruiz jaunak lekukoa hartu eta 15 urtez jardun zuen Ikastetxearen zuzendaritzan. Urte haiek Zentroaren garapenarik handiena ekarri zuten.

2005eko amaieran, Aita Marceloren printzipioei eutsiz eta ilusio handiz , Juan Manuel Seco jaunak Somorrostro Irakasguneko Zuzendaritza Taldearen lidergoa hartu zuen. Helburua beti bat eta bera izan da: pertsonen formazio integrala, hala lan arloan bikaintasuna lortzeko, nola bere ikasleak pertsona zintzoak, langile ondradu, duin eta  gutxi dutenekin solidarioak izan daitezen.

Balore hauek Somorrostro izen handiko erakunde bat izatea lortu dute, eta  inguru sozioekonomikoak tokiko garapenaren sustatzaile eraginkortzat jo gaitu. Egun, Irakasguneak  luze-zabalean 75.000 metro koadro ditu, zortzi eraikinetan banatuta. Irakaskuntza arautua eta ez-arautua ditugu, eta bien artean 5000 ikasle baino gehiago matrikulatzen dira urtero.

Berme handiko Giza Baliabideak ditugu. Gainera, gizarteari eskaintzen diogun zerbitzua hobetzen laguntzen diguten enpresa eta erakundeekiko harremana ezin hobea da.